Negar Kantak 3:33-43 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

33. Ez du gogo onez umilarazten gizakia,ez dio gogo onez atsekabe ematen.

34. Herriko preso guztiak hankapean zapaltzen dituztenean,

35. Goi-goikoaren begien aurreaninoren eskubidea ukatzen dutenean,

36. gizakiari auzia oker egiten diotenean,Jaunak ez ote du ikusten?

37. Nork eman diezaioke esanari izana,Jaunaren aginduak izan ezik?

38. Zoriona eta zoritxarra ez ote dira Goi-goikoak esanik sortzen?

39. Zergatik kexatu behar du, bada, gizakiak,bekatari izan arren bizirik dagoenez gero?

40. Azter dezagun arretaz geure jokabidea,eta itzul gaitezen Jaunarengana.

41. Jaso ditzagun eskuekin batera bihotzak zeruko Jainkoarengana.

42. Errebelatu egin gatzaizkizu, kontra altxatu,eta zuk ez diguzu barkatu, Jauna.

43. Zeure haserreaz inguratu zara,eta pertsegitu egin gaituzu, erruki gabe sarraskitu.

Negar Kantak 3