Mikeas 7:13-17 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Beste lurraldeak, berriz,hondamendi bihurtuko dira,bertako bizilagunen erruz,beraien egiteen ordainetan.

14. Larra ezazu, Jauna, artzain-makilazzeure herria, zeurea duzun artaldea;bakarrik eta sastraka arteanbizi baita,inguruan lur emankorrakdituen arren.Larra bedi Baxan eta Galaadekolur marduletan, antzina bezala.

15. Ikusarazi berari mirariak,Egiptotik atera zenuenegunetan bezala.

16. Ikusiko dituzte herrieketa lotsatu egingo diraberen indarraz;hitzik gabe eta sorgorgeldituko dira.

17. Hautsa miazkatuko dute,sugeek eta narrastiek bezala.Dardaraz aterako diragordelekuetatik,ikaraz joko dute Jaunarengana,gure Jainkoarengana,eta begirune izango diote.

Mikeas 7