Mateo 8:29-33 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

29. Eta deiadarka hasi zitzaizkion:—Zer duzu gurekin, Jainkoaren Seme horrek? Garaia baino lehen guri oinaze ematera etorri al zara hona?

30. Handik urrutira gabe, txerri-talde handi bat zebilen uxarrean.

31. Deabruek eskatu zioten Jesusi:—Botatzekotan, bidal gaitzazu txerri-taldera.

32. Jesusek esan zien:—Zoazte.Haiek irten eta txerrietan sartu ziren, eta txerri-talde osoa ezpondan behera aintzirara amildu zen, eta denak uretan galdu.

33. Txerrizainek ihes egin zuten eta, herrira joanik, dena kontatu zuten, baita deabrudunena ere.

Mateo 8