Mateo 26:53-56 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

53. Ala uste al duzu ezin diodala Aitari dei egin? Hamabi aingeru-talde eta gehiago jarriko lizkidake berehala ondoan.

54. Baina nola beteko lirateke, orduan, Liburu Santuak, honela gertatu behar duela baitiote?»

55. Une hartan, Jesusek jendeari esan zion: «Ezpataz eta makilaz etorri zarete, lapur baten bila bezala, ni harrapatzera! Egunero esertzen nintzen tenpluan irakasten, eta ez ninduzuen atxilotu.

56. Baina hau guztia profetek idatzia bete dadin gertatu da».Orduan, ikasle guztiek Jesus utzi eta ihes egin zuten.

Mateo 26