Mateo 24:7-12 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Izan ere, nazioa nazioaren kontra eta erreinua erreinuaren kontra altxatuko dira; goseteak eta lurrikarak izango dira han eta hemen.

8. Baina hori guztia erdiminen hasiera da.

9. «Zori larrian jarriko zaituztete eta hil egingo; herri guztiek gorroto izango dizuete niregatik.

10. Orduan, askok fedeari uko egingo diote, eta elkar saldu eta gorrotatuko dute.

11. Anitz sasiprofeta altxatuko dira eta asko engainatuko dituzte.

12. Eta gaiztakeria ugaltzean, gehienen maitasuna hoztu egingo da;

Mateo 24