Mateo 24:34-38 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

34. Benetan diotsuet: Gizaldi honetakoak hil baino lehen gertatuko dira gauza guztiok.

35. Zeru-lurrak igaroko dira, baina nire hitzak ez dira bete gabe igaroko.

36. «Baina zein egunetan edo ordutan gertatuko den, ez daki inork, ez zeruko aingeruek, ez Semeak, Aitak bakarrik baizik.

37. Noeren garaian bezala gertatuko da Gizonaren Semearen etorrerakoan.

38. Uholdearen aurretik, jan-edanean ziharduen eta ezkondu egiten zen jendea, Noe ontzian sartu zen arte;

Mateo 24