Mateo 23:29-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

29. «Ai zuek, lege-maisu eta fariseu itxurazaleok! Profeten hilobiak eraikitzen eta gizon zintzoen hilarriak apaintzen dituzue,

30. esanez: “Gure arbasoen garaian bizi izan bagina, ez genukeen profeten hilketan haiekin parterik izango”.

31. Horrela, zeuek aitortzen duzue profetak hil zituztenen ondorengo zaretela.

Mateo 23