Mateo 23:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Honela mintzatu zitzaien Jesus jendetzari eta ikasleei:

2. «Lege-maisuek eta fariseuek Moisesen irakatsiak adierazteko eginkizuna dute.

3. Saia zaitezte, beraz, haiek esaten dizueten guztia betetzen; baina ez egin egiten dutena; esan, esaten baitute, baina egiten ez.

4. Zama astunak lotu eta besteei leporatzen dizkiete, baina beraiek ez dute atzamar bat ere mugitu nahi.

Mateo 23