Mateo 21:12-15 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

12. Jesus tenpluan sartu zen, eta bertan salerosketan ari ziren guztiak kanpora bota zituen eta diru-trukatzaileen eta uso-saltzaileen mahaiak irauli.

13. Eta esan zien: «Liburu Santuak dio: Nire etxea otoitz-etxe izango da; zuek, berriz, lapur-zulo egina duzue».

14. Tenpluan itsuak eta herrenak hurbildu zitzaizkion, eta sendatu egin zituen.

15. Baina apaizburuak eta lege-maisuak haserre bizian zeuden, Jesusek egiten zituen gauza harrigarriengatik eta haurrak tenpluan «Gora Daviden Semea!» oihuka ari zirelako.

Mateo 21