Mateo 2:16-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Herodes erregea, jakintsuek engainatu egin zutela oharturik, biziki haserretu zen, eta Belenen eta inguruetan bi urtez azpiko haur guztiak hiltzeko agindu zuen, jakintsuek adierazitako denbora kontuan harturik.

17. Honela bete zen Jeremias profetak esana:

18. Entzun! Aieneak eta negar samina Raman! Rakel ari da bere haurrengatik negarrez: ez du kontsolatu nahi, ez baitira bizi.

Mateo 2