Mateo 19:23-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

23. Jesusek esan zien bere ikasleei:—Benetan diotsuet: Nekez sartuko dira aberatsak Jainkoaren erreinuan.

24. Berriro diotsuet: Orratzaren begitik gamelua igarotzea errazago, aberatsa Jainkoaren erreinuan sartzea baino.

25. Hitzok entzutean, ikasleek, erabat nahasturik, honela zioten:—Nor salba daiteke, orduan?

26. Jesusek begira-begira jarri eta esan zien:—Gizakientzat ezinezkoa da hori, baina Jainkoak dena dezake.

Mateo 19