Mateo 19:13-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Orduan, haurrak eraman zizkioten Jesusi, haien gain eskuak ezarriz otoitz egin zezan; ikasleek, berriz, haserre egiten zieten.

14. Jesusek esan zien: «Utzi haurrei niregana etortzen, ez galarazi, horrelakoek baitute Jainkoa errege».

15. Eta, haurrei eskuak ezarri ondoren, joan egin zen handik.

16. Behin batez, gazte batek Jesusengana hurbildu eta esan zion:—Maisu, zer onik egin behar dut, betiko bizia eskuratzeko?

Mateo 19