Mateo 16:11-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Nola ez duzue ulertzen ez natzaizuela ogiei buruz ari? Kontuz fariseuen eta saduzearren legamiarekin!»

12. Orduan jabetu ziren ez ziela esan ogi-legamiarekin kontuz ibiltzeko, fariseu eta saduzearren irakaspenekin baizik.

13. Feliperen Zesareara iritsi zenean, galdera hau egin zien Jesusek bere ikasleei:—Gizonaren Semea nor dela dio jendeak?

14. Haiek erantzun:—Batzuek Joan Bataiatzailea dela; beste batzuek Elias; besteek Jeremias edo profetaren bat.

15. Jesusek galdetu zien:—Eta zuek, nor naizela diozue?

16. Simon Pedrok erantzun:—Zu Mesias zara, Jainko biziaren Semea.

Mateo 16