Mateo 15:29-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

29. Handik atera eta Galileako aintzira-bazterrera joan zen Jesus. Mendira igo zen eta eseri.

30. Jendetza handia bildu zitzaion, herren, itsu, besamotz, mutu eta bestelako gaixo asko berekin zituztela. Ondoan ipintzen zizkioten eta Jesusek sendatu egiten zituen.

31. Denak harriturik gelditu ziren ikusten zutenaz: mutuak hizketan, elbarriak sendaturik, herrenak ibiltzen eta itsuak ikusten. Eta Israelen Jainkoa goresten hasi ziren.

Mateo 15