Mateo 13:48-51 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

48. Betea denean, bazterrera ateratzen dute; gero, eseri eta onak saskira biltzen dituzte eta txarrak kanpora botatzen.

49. Berdin izango da munduaren azkenean: aingeruek etorri eta gaiztoak zintzoen artetik bereiziko dituzte,

50. eta su-labera botako. Negarra eta hortz-karraska izango da han».

51. —Ulertu al duzue hau guztia? —galdetu zien Jesusek ikasleei.—Bai —erantzun zioten.

Mateo 13