Mateo 13:40-43 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

40. Olo gaiztoa bildu eta sutan erretzen den bezala, hala gertatuko da munduaren azkenean ere:

41. Gizonaren Semeak bere aingeruak bidaliko ditu, eta haren erreinutik bereiziko dituzte gaizkileak eta besterentzat gaizpide gertatzen direnak,

42. eta su-labera botako. Negarra eta hortz-karraska izango da han.

43. Orduan, zintzoek eguzkiak bezala distira egingo dute beren Aitaren erreinuan. Ulertzeko gauza denak uler beza!

Mateo 13