Mateo 12:27-29 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

27. Eta nik deabruak Beeltzebulen indarrez botatzen baditut, noren indarrez botatzen dituzte zuen ikasleek? Horregatik, zeuen ikasleak izango dituzue epaile.

28. Deabruak Jainkoaren Espirituaren indarrez botatzen baditut, ordea, argi dago Jainkoa zuen artean errege izaten hasia dela.

29. «Izan ere, nola sar daiteke inor indartsu baten etxera lapurretara, aldez aurretik hura lotzen ez badu? Orduan bai, harrapa ditzake haren etxeko ondasunak.

Mateo 12