Markos 9:32-35 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

32. Haiek, ordea, ez zuten ulertzen zer ari zitzaien; galdetzera, berriz, ez ziren ausartzen.

33. Kafarnaumera iritsi ziren. Eta, etxean, Jesusek galdera hau egin zien:—Zer eztabaida izan duzue bidean?

34. Baina haiek hitzik ez; beren artean handiena nor ote zen eztabaidatu baitzuten bidean.

35. Eseri zen Jesus eta, Hamabiei dei eginik, esan zien:—Lehena izan nahi duena izan bedi denetan azkena eta denen zerbitzaria.

Markos 9