Markos 6:16-18 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Iritzi hauek entzutean, honela zioen Herodesek: «Nik lepoa moztu nion Joan huraxe piztu da».

17. Izan ere, Herodesek Joan harrapatu eta kartzelan lotua zuen, Herodias zela eta. Herodias Herodesen anaia Feliperen emaztea zen, baina Herodesek bere emaztetzat hartua zeukan.

18. Eta Joanek hau esaten zion Herodesi: «Ez zaizu zilegi zeure anaiaren emaztea edukitzea».

Markos 6