Markos 3:15-20 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

15. deabruak botatzeko ahalmena emanez.

16. Hamabi hauek izendatu zituen: Simon —honi Pedro izena jarri zion—,

17. Santiago Zebedeorena eta Joan, Santiagoren anaia —hauei Boanerges izena jarri zien, hau da, «Trumoikume»—,

18. Andres, Felipe, Bartolome, Mateo, Tomas, Santiago Alfeorena, Tadeo, Simon Zelote

19. eta Judas Iskariote, Jesus saldu zuena.

20. Jesus etxera itzuli zen. Berriro ere jendetza handia bildu zen, eta ezin zuten otordurik ere egin Jesusek eta ikasleek.

Markos 3