Markos 10:35-38 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

35. Santiago eta Joanek, Zebedeoren semeek, Jesusengana hurbildu eta esan zioten:—Maisu, eskatuko dizuguna zuk ematea nahi genuke.

36. Jesusek galdetu zien:—Zer nahi duzue, bada, niregandik?

37. Eta haiek:—Zu zeure aintzara heltzean, bata zure eskuinean eta bestea ezkerrean jar gaitezela.

38. Jesusek esan zien:—Ez dakizue zer eskatzen ari zareten. Gauza al zarete nik edan behar dudan edari saminetik edateko, edo nik murgildu behar dudan uretan murgiltzeko?

Markos 10