1. Hona hemen nola hasi zen Mesias eta Jainkoaren Seme den Jesusen berri ona.
2. Isaias profetak idatzia zuen: Begira, neure mezularia bidaltzen dut zure aurretik zuri bidea moldatzera.
3. Ahots bat oihuka ari da basamortuan: Prestatu bidea Jaunari, zuzendu bidexkak hari.
4. Honela, bada, agertu zen Joan Bataiatzailea basamortuan. Bihozberritzeko eta bataiatzeko hots egiten zuen, bekatuen barkamenerako.
5. Judea herrialde osoa eta jerusalemdar guztiak harengana zihoazen eta, beren bekatuak aitortzen zituztela, Joanek bataiatu egiten zituen Jordan ibaian.