Lukas 9:59-62 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

59. Beste bati esan zion:—Jarraitu niri.Baina hark erantzun:—Jauna, uztazu lehenbizi aitaren hiletak egitera joaten.

60. Eta Jesusek:—Utzi hilei beren hildakoen hiletak egiten; zu zoaz Jainkoaren erregetza hots egitera.

61. Beste batek, berriz, esan zion:—Jarraituko dizut, Jauna, baina uztazu aurrena etxekoei agur egiten.

62. Baina Jesusek erantzun:—Goldeari heldu eta atzera begiratzen duena ez da gai Jainkoaren erreinurako.

Lukas 9