Lukas 5:5-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Simonek erantzun zion:—Maisu, gau guztian eginahalak egin eta ez dugu ezer harrapatu; baina, zuk diozunez gero, botako dut sarea.

6. Hala egin zuten eta, hainbesteko arrain-pila harrapatu zutenez, sareak puskatzeko zorian zeuden.

7. Beste ontziko lagunei keinu egin zieten laguntzera etortzeko; hurbildu ziren eta bi ontziak ia-ia hondoratzeraino bete zituzten.

8. Gertatua ikusirik, Jesusen oinetara erori zen Simon Pedro, esanez:—Alde niregandik, Jauna, bekataria naiz eta!

Lukas 5