Lukas 24:37-42 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

37. Beldur-ikaraz beterik, mamua ikusten zutela uste zuten.

38. Baina Jesusek esan zien: «Zergatik izutzen zarete? Zergatik sortzen zaizkizue zalantza horiek barruan?

39. Ikusi nire esku-oinak, neu naiz. Uki nazazue eta begira: mamuak ez du hezur-haragirik, eta nik bai, ikusten duzuenez».

40. Hau esatean, esku-oinak erakutsi zizkien.

41. Baina, oraindik pozaren pozez sinetsi ezinik eta guztiz harriturik zeudenez, Jesusek esan zien: «Ba al duzue hemen jatekorik?»

42. Arrain erre puska bat eskaini zioten.

Lukas 24