Lukas 23:16-21 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

16. Zigorraldi bat eman eta askatu egingo dut». (

17. ).

18. Baina denek aho batez oihuka esan zioten:—Kendu hori eta aska iezaguzu Barrabas!

19. Barrabas hau, hirian gertaturiko matxinada eta giza hilketa batengatik kartzelan sartua zuten.

20. Jesus askatu nahian Pilato berriro mintzatu zitzaien;

21. baina haiek oihuka:—Gurutzera hori! Gurutzera!

Lukas 23