Lukas 23:14-19 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

14. honela esan zien: «Gizon hau herria nahaspilatzen ari dela-eta ekarri didazue; baina zuen aurrean galderak egin dizkiot eta ez diot aurkitu zuek egozten diozuen errurik batere;

15. ezta Herodesek ere, guri bidali baitigu ostera. Honek ez du, beraz, heriotza merezi duenik ezer egin.

16. Zigorraldi bat eman eta askatu egingo dut». (

17. ).

18. Baina denek aho batez oihuka esan zioten:—Kendu hori eta aska iezaguzu Barrabas!

19. Barrabas hau, hirian gertaturiko matxinada eta giza hilketa batengatik kartzelan sartua zuten.

Lukas 23