Lukas 22:61-65 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

61. Itzuli zen Jauna eta Pedrori begiratu zion. Gogoratu zitzaion Pedrori Jaunak esandakoa: «Gaur oilarrak jo baino lehen, hiru aldiz ukatuko nauzu»,

62. eta, kanpora irtenik, negarrari eman zion saminki.

63. Jesus preso zeukatenak isekaz ari zitzaizkion eta joka.

64. Begiak estalirik, honela galdetzen zioten: «Asma ezak, profeta, nork jo hau?»

65. Eta beste hitz iraingarri asko esaten zioten.

Lukas 22