Lukas 22:11-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. eta esan bertako nagusiari: «Maisuak galdetzen dizu non duen ikasleekin Pazko-bildotsa jateko tokia».

12. Hark gela zabal bat erakutsiko dizue goian, jantzirik; prestatu hantxe.

13. Joan ziren, eta dena Jesusek esan bezala gertatu zitzaien, eta Pazko-afaria prestatu zuten.

14. Ordua etorri zenean, Jesus mahaian jarri zen apostoluekin.

Lukas 22