Lukas 18:36-41 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

36. Jendea igarotzen sumaturik, zer gertatzen zen galdetu zuen.

37. Jesus Nazaretarra igarotzen zela jakinarazi zioten.

38. Orduan, deiadarka hasi zen:—Jesus, Daviden Semea, erruki zakizkit!

39. Aurretik zihoazenek gogor egiten zioten, isil zedin; baina hark areago oihu:—Daviden Semea, erruki zakizkit!

40. Jesusek, gelditurik, beregana ekartzeko agindu zuen. Hurbildu zenean, galdetu zion:

41. —Zer nahi duzu niregandik?Hark erantzun:—Berriro ikustea, Jauna!

Lukas 18