Lukas 14:22-26 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

22. «Geroago, morroiak esan zion: “Egin dut, jauna, zuk agindua, eta oraindik badago tokia”.

23. Orduan, nagusiak esan zion: “Hoa bidez bide eta bazterrik bazter eta sarrarazi jendea barrura, etxea bete dakidan.

24. Egia esan, gonbidatu haietako batek ere ez du nire afaria dastatuko”».

25. Jende-talde handiak zihoazen Jesusekin; honek, beraiengana itzulirik, esan zien:

26. «Norbaitek nirekin etorri nahi badu eta ez banau ni bere aita-amak eta emaztea, seme-alabak eta anai-arrebak eta bere burua ere baino maiteago, ez daiteke izan nire ikasle.

Lukas 14