Lukas 12:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Bitartean, milaka eta milaka lagun bildua zen, elkar zapaldu beharrean. Jesus hizketan hasi zitzaien, lehenik ikasleei zuzenduz: «Ibili kontuz fariseuen legamiarekin, hau da, itxurazalekeriarekin.

2. Ez dago ezer gordeta agertuko ez denik, ezta ere ezer ezkutuan jakingo ez denik.

3. Zeren gau-ilunez esan duzuena egun-argiz entzungo baita, eta etxe-zokoan belarrira esan duzuena etxe gainetik hots egingo.

4. «Entzun zuek, nire adiskideok. Ez izan beldurrik gorputza hil bai, baina hortik aurrera ezer egiterik ez dutenei.

Lukas 12