Lukas 11:1-10 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Behin batean, Jesus otoitzean ari zen toki batean; amaitu zuenean, bere ikasleetako batek esan zion: «Jauna, irakats iezaguzu otoitz egiten, Joanek bere ikasleei irakatsi zien bezala».

2. Jesusek esan zien: «Otoitz egitean, esazue:«Aita,agertu santu zeure izena,etorrarazi zeure erregetza;

3. emaguzu egunean eguneko ogia,

4. eta barkatu gure bekatuak,guk ere zor diguten guztieibarkatzen baitiegu,eta ez utzi gu tentaldian erortzen».

5. Gero, esan zien: «Eman dezagun zuetako batek adiskide bat duela eta gauerdian datorkiola, esanez: “Adiskidea, emazkidak hiru ogi, bihurtuko ditiat eta;

6. lagun bat etorri zaidak bidaian eta ez zeukaat ezer eskaintzeko”.

7. Eman dezagun besteak barrutik erantzuten diola: “Utz nazak bakean, atea itxia zegok eta haurrak eta neu oheratuak; ezin naitekek ematera jaiki”.

8. Hona nik esan: Adiskidea duelako ez bada ere, aspergarri izan ez dakion behintzat, jaiki eta eman egingo dio behar duena.

9. «Hauxe esaten dizuet, beraz: Eskatu, eta emango dizue Jainkoak; bilatu, eta aurkituko duzue; jo atea, eta zabalduko zaizue.

10. Zeren eskatzen duenak hartu egiten baitu, bilatzen duenak aurkitu, eta atea jotzen duenari zabaldu egiten baitzaio.

Lukas 11