Lukas 10:5-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

5. Edozein etxetan sartzen zaretela, esazue lehenbizi: “Bakea etxe honetakoei”.

6. Han bakezalerik baldin badago, haren gain kokatuko da zuen bakea; bestela, hutsean geldituko da zuen agurra.

7. Geldi zaitezte etxe berean, eta jan eta edan daukatenetik, zor baitzaio langileari bere saria. Ez ibili etxez etxe.

Lukas 10