Lukas 10:1-4 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Ondoren, Jaunak beste hirurogeita hamabi ikasle izendatu eta bere aurretik bidali zituen binaka, bera joatekoa zen herri eta toki guztietara.

2. Eta esan zien: «Uzta ugaria da, baina langileak gutxi. Erregutu, bada, uzta-jabeari, bidal ditzala langileak bere uztara.

3. «Zoazte! Bildotsak otso artera bezala bidaltzen zaituztet.

4. «Ez eraman poltsarik, ez zakutorik, ez oinetakorik, eta ez gelditu bidean inori agur egiten.

Lukas 10