Lukas 1:11-14 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Hartan, Jaunaren aingeru bat azaldu zitzaion Zakariasi, intsentsu-aldarearen eskuinean zutik.

12. Hura ikustean, ikaratu egin zen Zakarias eta beldurrak hartu zuen.

13. Baina aingeruak esan zion:—Ez beldurtu, Zakarias, entzun du Jainkoak zure eskaria. Zeure emazte Elisabetek semea emango dizu eta Joan ipiniko diozu izena.

14. Pozez beteko zara, eta beste jende asko ere poztuko da haren jaiotzaz,

Lukas 1