Lebitarrena 8:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:

2. «Hartu zeurekin Aaron eta beronen semeak; hartu jantziak ere, gantzuketa-olioa, barkamen-oparirako zekorra, bi ahari eta legamia gabeko ogien saskia,

3. eta bildu elkarte osoa elkarketa-etxolaren sarreran».

4. Jaunak agindu bezala egin zuen Moisesek. Elkartea elkarketa-etxolaren sarreran bildu zenean,

5. Jaunak egiteko agindu zuena adierazi zien Moisesek.

Lebitarrena 8