Lebitarrena 7:28-31 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

28. Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi:

29. «Esan israeldarrei: Elkartasun-oparia Jaunari eskaintzean, eskaintzaileak Jaunari dagokion zatia aurkeztuko du;

30. bere eskuz eramango du Jaunari sagaratu beharrekoa: gantzak eta bularra. Bularra Jaunari eskainiko dio, errituzko aurkezpen-keinua eginez.

31. Gantzak apaizak erreko ditu aldarean; aurkezturiko bularra, berriz, Aaron eta beronen ondorengoentzat izango da.

Lebitarrena 7