Lebitarrena 7:13-16 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

13. Horrez gain, legamiadun ogia eskainiko da, esker onez eskaintzen den elkartasun-opariarekin batera.

14. Halako bat bereiziko da eskaintza-mota bakoitzetik Jaunarentzat emaitza gisa, eta atal hori elkartasun-oparigaiaren odolaz aldarea zipriztindu duen apaizarentzat izango da.

15. Esker onez eskainitako elkartasun-opariko aberearen haragia, eskaini den egun berean jango da; ez da deus ere geldituko biharamun goizerako.

16. «Elkartasun-oparia botoren bat betetzeko edo norberaren borondatez egina bada, oparigaia opaldua izan den egunean jango da; sobera gelditua hurrengo egunean jan daiteke;

Lebitarrena 7