Lebitarrena 6:19-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

19. Eskaintzen duen apaizak jango du, eta toki sakratuan jan ere, elkarketa-etxolaren atarian.

20. Haragi opaldua ukitzen duen edonor sakratu bihurtzen da eta jantziren bat haren odolaz zipriztindurik gertatzen bada, toki sakratuan garbituko da.

21. Haragia egosi deneko ontzia buztinezkoa bada, hautsi egingo da; brontzezkoa bada, berriz, gogor igurtzi eta uretan garbituko.

22. Apaiz-familietako gizonezkoek bakarrik jan dezakete. Opari guztiz sakratua da.

Lebitarrena 6