Lebitarrena 3:6-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

6. «Abere xehea eskaini behar duenak, akats gabea eskainiko du, arra nahiz emea.

7. Bildotsa bada, eskaintzaileak Jaunaren aurrean aurkeztuko du,

8. eta, eskua buruan ezarri ondoren, elkarketa-etxolaren aurrean hilko du; gero, apaizek haren odolaz aldarea zipriztinduko dute alde guztietatik.

9. Elkartasun-opariko aberetik, Jaunari honako hauek aurkeztuko zaizkio, beraren ohorez erretzeko opari gisa: buztan osoa ipur-mokorretik ebakia, heste inguru eta gaineko gantza,

10. giltzurrunak gaineko gantzarekin, saihetsei itsatsia dagoen gantza eta gibela estaltzen duena; hori guztia kendurik,

11. erre egingo du apaizak aldarean. Jaunaren ohorez erretako oparia da.

12. «Eskaintzekoa ahuntza bada, eskaintzaileak Jaunaren aurrean aurkeztuko du,

13. eta, eskua buruan e+zarri ondoren, elkarketa-etxolaren aurrean hilko du; gero, apaizek haren odolaz aldarea zipriztinduko dute alde guztietatik.

Lebitarrena 3