Lebitarrena 25:33-37 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

33. Etxea erosi duena beste lebitar bat bada ere, Jubileu Urtean jatorrizko jabeari itzuliko zaio, zeren israeldarren artean lebitarren jabetza bakarra lebitar-hirietako etxeak baitira.

34. Lebitar-hirietako herri-lurrak ez daitezke sal, lebitarren behin betiko jabetza baitira.

35. «Zuen herritarren bat zorrak egin eta zuekin zituen betebeharrei aurre egin ezinik aurkitzen bada, lagundu egingo diozue eta bizirik irauteko modua emango, zuen artean bizi den etorkinari bezala.

36. Ez diozue inolako interesik eskatuko. Horrela erakutsiko duzue begirune diozuela zeuen Jainkoari, eta zuei esker bizi ahal izango da herritarra.

37. Ez eman dirua interesak jasotzeko asmoz, ezta janaria ere etekina ateratzeko.

Lebitarrena 25