Lebitarrena 25:11-13 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

11. Horrela, bada, berrogeita hamar urtetik berrogeita hamar urtera Jubileu Urtea ospatuko duzue: ez duzue ereingo, ez berez ernetako garirik moztuko, ezta bilduko ere inausi gabe utzitako mahastietan.

12. Jubileu Urtea izango baita, zuek santutzat hartu beharrekoa. Jan ahal izango duzue, ordea, lurrak berez emango duena.

13. «Jubileu Urtean zuetako bakoitzak bere lurren jabetza berreskuratuko du.

Lebitarrena 25