Lebitarrena 25:1-5 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

1. Honela mintzatu zitzaion Jauna Moisesi Sinai mendian:

2. «Esan israeldarrei: Emango dizuedan lurraldean sartu ondoren, atseden emango diozue lurrari aldizka, Jaunaren ohorez.

3. Sei urtez ereingo duzue zeuen soroetan, sei urtez inausiko mahastiak eta bilduko uztak;

4. baina zazpigarrenean atseden osoa izango du lurrak; Jaunari sagaraturiko atseden-urtea izango da. Urte horretan ez duzue ereingo soroetan, ez mahastirik inausiko;

5. ez duzue moztuko azken uztaren ondoren berez erneko den garirik, ezta bilduko ere inausi gabe utzitako mahastien fruiturik: atseden-urtea izango da lurrarentzat.

Lebitarrena 25