Lebitarrena 23:20-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

20. Errituzko keinua eginez aurkeztuko ditu apaizak opariok, bi bildotsak barne, lehen fruitu gisa eskainiriko ogiekin batera. Jaunari sagaratuak izango direnez, opariok apaizari dagozkio.

21. Egun berean batzar sakratua egingo duzue eta ez da ohiko lan arruntik egingo. Betiko lege izango duzue hau belaunez belaun, biziko zareten edonon.

22. «Zeuen uzta biltzean, ez duzue soro-bazterrekoa moztuko, ezta eroritako galburuak batuko ere. Pobreentzat eta etorkinentzat utziko dituzue. Neu naiz Jauna, zuen Jainkoa».

Lebitarrena 23