Lebitarrena 21:17-22 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

17. «Esan Aaroni: Etorkizunean, gorputz-akatsen bat duen zuen ondorengoetariko inor ere ez da aldarera hurbilduko Jainkoaren oparia eskaintzera.

18. Beraz, akastunik inor ez da gai zerbitzu horretarako: ez itsua, ez herrena, ez aurpegia desitxuratua edo gorputz-atalak oker dituena,

19. ez zangoa edo besoa hautsirik duena,

20. ez konkorra, ez mazkala, ez begi-lausoa, ez larruazaleko gaitzen bat duena, ez barrabilak lehertuak dituena.

21. Gorputz-akatsen bat duen Aaronen ondorengoetariko inor ez da hurbilduko Jaunari erre beharreko opariak eskaintzera; akastunik inor ere ez da zerbitzu horretarako gai.

22. Jan ditzake, bai, Jainkoari eskainiriko jakiak, opari guztiz sakratuak eta opari sakratuak;

Lebitarrena 21