Lebitarrena 20:4-8 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

4. Eta herriko jendeak ez ikusiarena egiten badu, hori egin duena heriotzara ez ematearren,

5. neuk esku hartuko dut haren kontra eta haren familiaren kontra: bota egingo ditut herritik, bai bera, bai berarekin batera Moloki kultua emanez desleial izango zaizkidan guztiak.

6. «Aurpegi emango diot nekromante eta igarleengana jotzen duenari ere eta bota egingo dut herritik, idolatriaren pareko baita jokaera hori.

7. «Gorde garbi zeuen burua, santu izan zaitezten, neu bainaiz Jauna, zuen Jainkoa.

8. «Bete arretaz nire legeak. Neu naiz Jauna, neuretzat sagaratu zaituztena.

Lebitarrena 20