Lebitarrena 13:56-59 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

56. Baina apaizak ikusten badu lizuna zurbildu egin dela garbitua izan ondoren, lizuna duen zatia ebakiko dio jantzi, larru nahiz ehunari.

57. Lizuna berriro agertzen bada, ordea, eta jantzian nahiz ehunean, larruan nahiz larrukian zabaltzen, erre egingo da.

58. Garbitu bat eman ondoren lizuna joaten zaion jantzi, ehun, larru nahiz larrukia, berriro garbitu eta gero, garbi geldituko da.

59. «Hori da artilezko nahiz lihozko jantziei, ehunei eta larru nahiz larrukiei buruzko legea, zer dagoen garbi eta zer kutsatuta erabakitzeko emana».

Lebitarrena 13