Lebitarrena 1:3-7 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

3. Erre-oparitzat eskaini beharrekoa abelgorria bada, zekor akats gabea eskainiko da eta elkarketa-etxolaren sarrerara eramango, Jaunak atseginez onar dezan.

4. Eskaintzaileak eskua ezarriko dio buruan, eta Jaunak bere bekatuen ordaintzat onartuko dio.

5. Zekorra Jaunaren aurrean hilko du; apaizek, Aaronen ondorengoek, odola aurkeztuko dute eta odolaz elkarketa-etxolaren sarreran dagoen aldarea zipriztinduko dute alde guztietatik.

6. Gero, eskaintzaileak erre-oparigaia larrutu eta zatitu egingo du;

7. apaizek sua egingo dute aldare gainean eta egurra jarriko sutan;

Lebitarrena 1