Kohelet 8:7-11 Elizen Arteko Biblia (Interfaith Itzulpena) (EABD)

7. Izan ere, inork ezin jakinzer gertatuko den.Adieraz ote diezaioke norbaitek?

8. Gizon-emakumeak ezin izanberen bizi-arnasaren jabe;ezin egin ihes heriotza-egunari,ezin alde egin borrokaldi honetatik.Gaiztakeriak ez du salbatukogaiztoa.

9. Hauen guztien berri izan dut,eguzkipean egin ohi direnlan guztiakaztertzen saiatu naizenean,kalte eginez, gizakiak gizakiamenderatzen duenean.

10. Era berean, ikusia dutnola lurperatu dituzten gaiztoak;toki santutik urruti bizi izan ziren;hala ere, hirian ahaztu egin zutenhaien jokabidea.Hau ere zentzugabekeria!

11. Izan ere,gaiztakeriaren aurkako epaiaberehala betetzen ez delako,makurkeria egiteko gogozbete ohi dagizon-emakumeen bihotza.

Kohelet 8